Lehen zatia
Denboraldiko partidurik gogorrenetarikoa taldearentzako. Arratiak oso erritmo altua eta intentsitate handia jarri zuen hasieratik.
Naiak 5.minutuan Sareren erdiraketa bikain bat aprobetxatu zuen buruz gola egiteko. Hortik 5 minutuetara Arratiak berdintzea lortu zuen falta on baten bitartez.
Partidu oso fisikoa eta kaskarra talde bien joko aldetik, baina hau futbola da ere.
Kelenek area kanpoan baloi bat jaso ondoren gol polit bat sartu zuen atsedenaldirako baino lehen.
2-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Partiduak berdin jarraitu zuen amaierararte.
Naiak berriro ere falta baten gol izugarria sartu zuen, taldea lasaituz.
Arratiak ez zuen amore eman baina etxeko taldearen defentsa onak eta Haizearen geldiketek ez zien eman aukera markagailua parekatzeko.
3-1 amaieran
EGURRE URI!
Haizea, Izaro, Haizea Serrano (Lur 70’), Jare, Sare (Elaia 52’), Izadi, Kelen, Lucía, Miren Libe (Laida 52’), Yun (Malen 70’), Naia