Lehen zatia
Uritarrak partida erabakita utzi zuen lehen zatian. Hori bai, kosta egin zitzaion, ez baitzen erabat entxufatuta atera. Beti izan dira partida gogorrak Artxandaren aurka.
Baina 30. minututik 31. minutura bi minutu magiko iritsi ziren eta Uritarrak markagailuan alde egin zuen Unai Ibañez eta Keparen golekin.
Eta beste bi minutu distiratsuetan, 38tik 40ra, Gorka Apraizek eta Kepak (euren arratsaldeko bigarren gola) ia itxi zuten partida.
0-4 atsedenaldian
Bigarren zatia
Bigarren zatian egin behar zena kalteak saihestea zen, batez ere fisikoak, aurkaria gehiegizko indarra erabiltzen ari baitzen bere sarreretan.
Bisitariak jabetzaren ia % 99aren jabe izan ziren eta bigarren zatiko aukera bakarra aprobetxatu zuten 0-5ekoa egiteko, Oier Gazteluak egina.
0-5 finala
EGURRE URI!
Aitzol, Ahetze, Melendo, Mikel, Oinatz (Eñaut 56’), Izei, Gorka Apraiz (Iker Larrea 80’), Kepa (Oier Salguero 61’), Aspuru, Eritz (Oier Pérez 56’), Unai Ibáñez (Oier Gaztelua 80’)