Lehen zatia

Uritarra B-k partida ona jokatu zuen. Hasieratik amaierara arte partida menderatzea lortu zuen.

Txakarrek tokikoak aurreratu zituen Badillok ateratako korner bat errematatuz. Handik gutxira, 17. minutuan, Unai Alonsok arratsaldeko bere lehen gola egin zuen Txakarrek berak egindako erdiraketa on baten ostean.

Enekok eta beti presente egon zen Txakarrek errenta handitu zezaketen. Eta Unai Alonsok beste gol bat egin zezakeen zutoinera bidalitako jaurtiketa baten ostean.

Atsedenaldia baino lehen, Pablok hirugarrena egin zuen. Aitorren jokaldi bikaina (ruleta eta jaurtiketa barne) eta Galdakaoko hegalak errebotea erraz sartu zuen.

Bigarren zatia

Bigarren zatia Olearen geldiketa bikain batekin hasi zen.

Azkenik, Unai Alonsok defentsaren zalantza bat aprobetxatu zuen behin betiko 4-0a egiteko.

Egia da markagailua askoz zabalagoa izan ahal zela, baina taldearen joko onarekin pozik egon behar dugu.

EGURRE URI!

Olea, Telu (Ortu 72’), Markel (Aitor 42’), Eder, Lito, Badillo (Arana 62’), Eneko, Txakar, Peru (Unai Gil 72’), Pablo, Unai Alonso