Lehen zatia

Lehen itzuliko partidaren oso antzekoa izan zen bi zatietan. Uritarrak goian presionatu zuen eta Santutxuk, bereziki lehen zatian, arriskatu zuen baloia ateratzean.

Etxekoak 3. minutuan aurreratu ziren. Pollik defentsaren atzealdera bidalitako baloi luzea, atezain bisitariaren buruz egindako urruntzea arearen ertzean eta Caleroren gol bikaina baslinaz. Itxuraz baino zailagoa.

Jon Martínek errenta handitu zezakeen, baina bere jaurtiketa atezainak gelditu zuen. Bestalde, estrategiazko hainbat jokaldik ere golarekin amaitu zezaketen.

Bilbotarrek aukera garbiena izan zuten kontraeraso batean. Goiri izugarria egon zen.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Joaneko partiduan bezala, bisitariek beren jokoa aldatu zuten eta zuzenago jokatu zuten.

Uritarrak sufritu zuen, baloi gutxiago izan zuen, nekea ere nabari zen. Baina sufritzen jakin zuen, une txarretan indartsu eta defentsan elkartuta egon behar dela jakinda.

1-0 amaieran eta taldearen garaipen itzela

EGURRE URI!

Goiri, Lega, Wyatt, Polli, Iker Iza, Leke, Ful, Calero (Hodei 65’), Julen (Totorika 56’), Markel (Martín 56’), Jon Martín (Jonlo 77’)