Lehen zatia
Bisitarien lehen zati ona, nahiz eta gola goiz jaso. Etxekoak 7. minutuan aurreratu ziren Añonen bitartez. Jaurtiketa bikaina ezkerrez gurutzatuta Bracerasen pase on baten ondoren.
Uritarrak baloia hartu eta behar bezala jokatzen hasi zen. Zamudiok ez zuen ondo presionatu eta bisitariek nahi bezala jokatu zuten, baina egia da espero baino aukera gutxiago sortu zituztela.
Calerok partida berdindu zuen area ertzetik egindako jaurtiketa baten bidez. Etxekoen atezainak huts larria egin zuen.
1-1 atsedenaldian eta sentsazio onak.
Bigarren zatia
Teknologikoek sistema aldaketa bat egin zuten Uritarrari aurre egiteko.
Bisitarien arintasuna txikiagoa zen baloiarekin. Epaileak penaltia adierazi zuen etxekoen alde Wyatt eskuarekin baloia jo baitzuen área barruan. Guztiz zorritxarreko jokaldi. Añonek Alaio engainatu eta 2-1koa sartu zuen.
Berriro gora egitea tokatzen zen eta Uritarra amaierara arte saiatu zen. Izan ere, Jonlori gol bat baliogabetu zioten, jokoz kanpo egoteagatik. Dudoso.
2-1 finala eta Santutxun pentsatzera.
EGURRE URI!
Alaio, Ful, Polli, Wyatt (Jonlo 87’), Iker Iza (Kerman 87’), Hodei (Inhar 76’), Leke, Calero, Oiermu (Totorika 76’), Markel (Martín 53’), Jonmar