Lehen zatia

Partida entretenigarria Errebalen igandean jokatutakoa. Bigarren zatira arte ez zen epaitu.

Uritarra B aurreratu zen 18. minutuan Peruren bitartez, korner batean aldaratze bat jasota. Hori bai, aipatu behar da ia aurreko jokaldian bisitariak ez zirela markagailuan aurreratu gutxigatik. Aitorrek, gol lerroan, eta Sagasek, benetako geldiketa bikain batekin, eragotzi egin zuten.

Otxarkoaga B-k penaltiz berdindu zuen. Baina atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian, Koldok berriro aurreratu zuen Larrabetzuko taldea, Peruk buruz egindako errematearen aldaratzea hartuz. Ederra Teluk egindako erdiraketa ere bai.

2-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Bilbotarrek berdinketa lortu zuten hasi eta berehala, alboko falta batean. Baina Uritarra B ondo suspertu zen eta hamabi minutu magikotan partida konpondu zuen:

– 61. minutua: Landerren gola kontraeraso batean

– 64. minutua: Landerrek buruz sartu zuen gola alboko falta batean

– 71. minutua: Badilloren gola alboko erdiraketa bat errematatuz

Partida ona eta emaitza ona. 3 garaipen jarraian. Bakion bolada onari eusten saiatzera.

5-2 finala

EGURRE URI!

Sagas (Olea 68’), Telu (Lander 46’), Eder, Julen Pujol, Aitor, Badillo, Eneko, Arana (Iglesias 62’) , Peru (Unai Alonso 76’), Koldo, Txakar (Unai Gil 62’)