Lehen zatia

Lehen 45 minutu ia perfektuak Uritarra egin zituenak. Partida osoan zehar oso sendoak.

Txakarrek taldea aurreratu zuen 2. minutuan, espaziora bidalitako baloi baten, atezainaren irteera oker baten eta Koldoren heriotz pase baten ostean.

Lehen zatiko erdialdean, hamar minutu magikoek ia partida erabakita utzi zuten. Koldok, korner batean aldaratze bat hartuta, eta Enekok, zutoinera itsatsita joan zen jaurtiketa leun batekin (Morgakoaren kalitatea ikusgarria da), etxekoen bigarren eta hirugarren golak egin zituzten, hurrenez hurren.

3-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Bigarren zatiko hasiera desberdina izan zen, Mungiak gehiago presionatu baitzuen.

Baina etxekoek izan ziren berriro ere gol bat sartu zutenak, Enekoren buruz egindako erremate ikusgarri batekin.

Mungiakoek ohorezko gola sartu zuten. Eta Litoren kanporaketa deitoratu behar izan zen.

4-1 amaieran

EGURRE URI!

Sagas, Lito (Aitor 69’), Telu, Pujol, Txuso, Iglesias, Eneko (Eder 78’), Badillo, Txakar (Unai Gil 61’), Pablo (Peru 61’), Koldo (Lander 78’)