Lehen zatia
Jakina zen nolakoa izango zen partida zelai horretan, hain desberdina gainerako kategoriarekin alderatuta. Joko zuzen asko eta oso eraginkorrak izan beharreko exigentzia.
Esan liteke talde bakoitzarentzat zati bat izan zela. Sentsazioei dagokienez, behintzat. Lehen zati honetan Dinamo San Juanek gehiago menderatu zuen baloia, baina ezin izan zuen asmatu. Alaio zoragarri egon zen arratsalde osoan.
Oiermuri, berriz, bi gol baliogabetu zizkion epaileak. Bata, zalantzazko jokoz kanpo batengatik, eta bestea, erasoan egindako falta zalantzagarri batengatik.
0-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Uritarrak partidaren agintea hartu zuen eta beti hain zaila den zelaian irabazi nahi zuela erakutsi zuen. Hori bai, bisitarien lehen golaren aurretik etxekoek partida osoko aukerarik argiena izan zuten ziurrenik, aurrelari bakar batek ere errematatzen asmatu ez zuen atzeko pase batean.
Markelen sarrerak partida aldatu zuen berriro. Bere lateralari min handia egin zion jokaldi bakoitzean. Hodeiri beste gol bat baliogabetu zioten eta Oiermuk bere hat-trick berezia egin zuen. Hirurak balio gabe utzita.
Jonloren burukada baten ostean, bisitarien lehen gola iritsi zen ia hurrengo jokaldian. Markelen jokaldi pertsonala, atzelari santurtziar baten erdihutsean egindako urruntzea Calerorengana iritsi zen eta honen jaurtiketa akastuna Lekeren burura iritsi zen, honek sarera bidaliz.
Dinamok amaieratik 5 minutura berdindu zuen kontraeraso bikain baten ondoren, Josebak bigarren zutoinera erdiratu eta Garmaren errematea oso ona izan zelarik.
Baina partidako azken minutuak ezusteko atsegina eman zien Larrabetzukoei. Fulek lehen zutoinera atera zuen kornerra eta Pollik, markarik gabe, azken 1-2koa egin zuen oinarekin.
Meritu handiko garaipena.
EGURRE URI!
Alaio, Lega, Polli, Wyatt, Iker Iza (Gonzalo 87’), Ful, Leke, Hodei (Markel 59’), Calero, Oiermu (Julen 69’), Jonlo (Enzo 87’)