Lehen zatia

Dena ondo hasi zen Larrabetzuko taldearentzat Gorka Apraizek markagailua 5. minutua baino lehen inauguratu baitzuen. Landaren orrazkera, Enaitzen erdiraketa eta Gorkaren erremate zehatza.

La Salleren presio altuaren ondorioz, etxekoek zuzenean jokatu behar izan zuten, baina ezin hobeto.

Enaitzek bigarrena egin zuen 25. minutuan eta Gorka Apraizek hirugarrena egin zuen bolea on baten bidez.

3-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldeak martxa bat gehiago sartu zuen eta bere jokoa dinamikoagoa izan zen eta aukera gehiago izan zituen. Hala ere, lehen zatian baino gol gutxiago sartu zituen. Aipamen berezia Daniel La Salleko atezainari, mota guztietako merezimenduzko geldiketak egin baitzituen.

Oinatzek 4-0ekoa egin zuen 51. minutuan. Eskuadratik sartu zen zentro-txuta. Erdiraketa txuta baino gehiago.

Oier Perezek markagailua itxi zuen, azken 5-0ekoa sartuta.

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Ahetze (Alberdi 66’), Melendo, Mikel, Oinatz, Izei (Larrea 66’), Eritz, Kepa (Oier Pérez 58’), Gorka Apraiz (Aritz Alonso 74’), Enaitz, Landa (Urko 58’)