Lehen zatia
Partida joan-etorri askorekin, bai jokoan, bai markagailuan.
Uritarra 8. minutuan aurreratu zen Liberen bitartez. Larrabetzuko aurrelariaren gol bikaina defentsei eta atezainari aurrea hartuz.
Bitxia bada ere, etxekoak erosoen zeudenean, berdinketa iritsi zen. Haizeak asko deitoratuko du, geldialdi antologiko bat egin ondoren, aurkariaren aurrelariak aldaratzea sarera bidaltzen zuela ikusi baitzuen.
1-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Lehen erdiko tonika bera, zehaztasun falta handiegiekin eta sakontasun gutxirekin. Uritarrak ezin zuen jokoa erabat kontrolatu.
Bisitariak 1-2 jarri ziren eta Madalenek partida berdindu zuen gol on batekin.
Oroimenerako Maddiren 3 aukera garbi geratuko dira. Pena da Larrabetzuko aurrelari talentudunak ez asmatzea. Hurrengoan izango da.
2-2 amaieran
EGURRE URI!
Haizea, June, Irantzu, Maite (Maddi 63’), Itzi Díez, Marta (Olaia Esparta 66’), Iraitz, Olaia Aguayo, Aitana (Alba 63’), Madalen, Libe (Zeiane 75’)