Lehen zatia

Uritarrak ondo hasi zuen partida, haizeri ondo egokituz. 6. minutuan aurreratu zen, Landaren bitartez, Kepak egindako erdiraketa bikain baten eta Enaitzen atzerako pase baten ondoren.

Partidaren dinamika lehen zatiaren erdian aldatzen hasi zen. Taldeak ikusi zuen gol bat baliogabetu ziotela ustezko falta batengatik, atezainari egindako falta inexistentea. Baina gol baliogabetu horrek bisitariak erabat deszentratuta utzi zituen. Izan ere, esan behar da epaileak lehenengo gola eman eta gero baliogabetu zuela.

Aitzolek pare bat aldiz partu hartu behar izan zuen eta sendo aritu zen.

0-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldeak ez zuen ondo interpretatu jokoa bigarren zati honetan, eta gainera, Itugarpe gu baino intentsitate handiagoarekin atera zen.

Bilbotarrek falta zuzen batetik berdindu zuten eta 75. minutuan bigarren gola sartu zuten. Baloia luze botatzen zuten bakoitzean, tokikoentzat arrisku handiko aukera bihurtzen zen.

Larrabetzukoen zoritxarrerako, Aitzol kanporatua izan zen partidaren amaieran, defentsen bizkarrera irteteko bere area utzi behar izan zuen bi jokaldi oso antzekoengatik.

Hirugarrena penaltiz izan zen. Aitzol kanporatu ondoren atezain jarri zen Mikelek ezin izan zuen gelditu.

3-1 amaieran.

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Eñaut, Melendo, Mikel, Ahetze, Izei, Aritz (Iker Larrea 55’), Aspuru (Urko 86’), Kepa, Enaitz (Unai Ibáñez 55’), Jon Landa