Lehen zatia

Azken partiduetan bezala, taldeari berriro ere zaila egin zitzaion zelai txiki batean jokatzea.

Sondikak 16. minutuan korner batean aurreratu zen. Aurretik, Litok falta bat jaso zuen baina epaileak ez zuen adierazi.

Lehen zatian aipatzeko gutxi gehiago.

0-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldeak oldarkortasun pixka bat gehiagorekin sartu zen partidura. Agian, zoritxarrez, gaizki ulertuta.

Txuso 60. minututik gertu kanporatua izan zen, sarrera oso gogor bat egitegatik. 10 jokalarirekin geratu arren, taldeak erasotzen jarraitu zuen eta Unai Alonsok eta Pablok gutxigatik ez zuten gola egin.

Koldok jokaldi pertsonal bikaina egin zuen eta penaltia egin zieten, baina epaileak jarraitzen utzi zuen baloia Unai Gilen oinetara iritsi baitzen, eta haren jaurtiketa tokiko atezainak desbideratu zuen.

90. minutuan, Sagas kanporatua izan zen baloia jokoan zegoela aurkari bati ostikada emateagatik. Gainera, penalti izan zen. Esan ohi den bezala, burua galdu zuen. Uritarra B-k aldaketarik ez zuenez, Unai Alonsok jarri behar izan zuen atezain eta penalti hori gelditu zuen.

1-0 amaieran

EGURRE URI!

Sagas, Lito (Telu 80’), Markel Ateca, Julen Pujol, Txuso, Eneko, Eder (Unai Alonso 66’), Igle (Arana 66’), Koldo, Pablo (Peru 80’), Unai Gil (Txakar 80’)