Lehen zatia
Zelai txikiak bi taldeen jokoa baldintzatu zuen.
Txusok falta bat bota egin zuen area inguruan eta atezainaren eskuetara joan zen zuzenean.
35. minutura arte ez zen gauza handirik gertatu. Une horretatik aurrera, ordea, B uritarra izan zen jaun eta jabe. Unai Alonsok aukera bat ia ate hutsik izan zuen, eta beste bat langa gainetik bidali zuen area txikiatik.
Ortuk gol-lerroatik bat atera zuen azken minutuetan.
0-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Bigarren zatian dena 80. minututik aurrera gertatu zen:
1-1 Urduñako baloi luzea. Hegalariak Olearen aurrean geratu zen eta baolia barrura bidali zuen.
1-1 Peruren jokaldi ona hegaletik, pasea atzera eta Enekoren errematea, zuzenean eskuadrara joan zena
2-1 Ortu lurrean erdi lesionatuta zegoela, Urduñak bizkarra hartu zion Pujoli beste baloi luze batekin eta aurrelariak ondo definitu zuen
2-2 Pujolen diagonala, Ederrek arearen aurrealdean baloia hartu eta beste gol eskuadratik sartu zuen
EGURRE URI!
Olea, Telu (Peru 58’), Ortu, Pujol, Txuso, Eder, Igle (Eneko 78’), Arana, Lander (Aitor 58’), Lito (Pablo 78’), Unai Alonso (Unai Gil 58’)