Lehen zatia

Arratia presionatzera eta Uritarrari baloia jokatuta ateratzen ez uztera atera zen. Izan ere, Haizeak funtsezko bi geldiketa egin zituen lehen minutuetan. Larrabetzutarraren partida bikaina izan zen.

20. minututik aurrera, etxekoak hobeto aritu ziren eta presio hori astintzea lortu zuten. 30. minutuan, Naia Petralandak buruz egin zuen gola Albak ateratako falta batean.

Atsedenaldiaren aurretik iritsi zen bigarren gola, protagonista berberekin. Naiari penaltia egin zioten eta Albak gauzatu egin zuen.

2-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldea gehiegi erlaxatu zen eta gol bat jaso zuen hasi eta berehala, penaltiz.

3-1ekoa 80. minutuan iritsi zen kontraerasora, Maddalenek eginda. Hori baino lehen eta hortik aurrera, Larrabetzukoek oso ondo erabili zuten jabetza eta ez zuten gehiegi sufritu.

Haizea, bere arratsalde ia perfektuarekin amaitzeko, meritu handiko beste geldiketa bat egin zuen partidaren amaieran.

3-1 amaiera.

EGURRE URI!

Haizea Galarza, June (Aitana 90’), Maite, Iraitz, Zeiane, Irantzu, Olaia Esparta (Marta 67’), Olaia Aguayo (Maddi 67’), Naia Petralanda, Alba (Ainara Basaras 90’), Madalen (Irati Garzón 90’)