Lehen zatia
Taldea ondo sartu zen partidan. Ideia argiekin, baina gol-aukera argienetan asmatu ezinik. Iraitzek eta Maddalenek ez zuten gola sartu, sartzea huts egitea baino errazagoa zirudien bi aukeratan.
Arizen joko zuzena eta indarra pixkanaka bisitariei morala jaten joan zen. Etxekoak aurreratu egin ziren egin zuten lehen jaurtiketan.
Olaia Aguayok berdinketa lortu zuen atsedenaldira iritsi aurretik, taldea okerren zegoen unean.
1-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Basaurikoek bigarren gola egin zuten 54. minutuan. Eta badirudi gol horrek Larrabetzukoak uxarazi zituela.
Itzi eta Martaren sarrerak beste itxura bat eman zion taldeari eta hegaletatik gehiago jokatzen hasi zen. Uritarrak, azkenean, atzera egin zuen fede eta garrazko ariketa batean.
Naia Petralandak gola egin zuen buruz alboko falta batean. Eta azken minutuan, erabateko eromena. Naiaren pase bikaina Maddaleni eta aurrelariaren gol ederra.
2-3 amaiera.
EGURRE URI!
Haizea, June Bidaurratzaga (Itzi Díez 56’), Iraitz, Maite, Olaia Aguayo (Marta 56’), Irantzu, Olaia Esparta, Naia Petralanda, Maddi, Alba (Zeiane 76’), Maddalen