Lehen zatia

Etxekoen nagusitasunari dagokionez aurreikusten zena eta emaitza positiboa izan ez bazen ere, Uritarrak partida txukuna egin zuen.

Izan ere, Artizarrak area kanpotik egindako gol batekin aurreratu zen arren (Haizeak ezin izan zuen ezer egin) bisitariek golen bat edo beste sartu ahal izan zuten, batez ere Sara Galarzaren txut batean, zutoinean eman zuena.

1-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Etxekoen hasiera distiratsua izan zen, hamar minututan bi gol sartu baitzituzten. Lehenengoa, areaz kanpoko beste tiro batean. Bigarrena, area barruko aldaratze pare bat aprobetxatuz.

Emaitza ez zen hortik mugitu, taldeak ondo eutsi zion defentsari, nahiz eta indar fisiko gutxi izan.

3-0 amaiera.

EGURRE URI!

Haizea Renovales, Laida, Leizuri, Lucia, Yun (Nerea 69’), Izaro Alonso, Naia, Izadi, Sare Galarza, Kelen, Malen (Jare Azkona 53’)