Lehen zatia
Gure jubenilen partida Itzela izan zen lehen segundotik. Ia partidako lehen jokaldian lortu zuen aurrea hartzea.
Landak baloia korner batean errematatu eta 1-0ekoa egin zuen. Eta 15 minutu geroago, Landak berak taldearen bigarren gola egin zuen eta bigarrena bere kontu partikularrean, defentsen bizkarra hartuz.
Bisitariak, une oro nagusi izan ziren arren, ez ziren erlaxatu.
0-2 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Partida erabakita geratu zen 55. minutuan Izeik hirugarren gola sartu zuenean.
Emaitza askoz handiagoa izan zitekeen, partida 0-4 amaituko zen arren. Gorka Apraizek azken gola lortu zuen Urkoren asistentzia eta gero.
Hasieratik amaierara nagusi izan zen Uritarra. Partida honetan Aitzolek ia ez zuen parte hartu behar izan.
EGURRE URI!
URITARRA: Aitzol, Ahetze (Aritz 56’), Eñaut, Melendo, Mikel Uribe, Izei (Iker Alberdi 86’), Gorka Apraiz, Iker Larrea, Oier Pérez (Eritz 56’), Enaitz (Urko 71’), Jon Landa (Asier Aspuru 86’)