Lehen zatia
Taldea ondo atera zen, tentsioz eta intentsitatez, Bizkerrek goi-goian presionatzen zuela jakitun. Baloiaren jabetza gehiegirik gabe, baina partida kontrolpean.
Maddalenek 23. minutuan aurreratu zituen etxekoak. Albak falta telegidatu bat atera zuen eta aurrelariak bolea eder bat lotu zuen. 1-0.
Atsedenaldira errenta handiagoa eramateko aukera ugari izan ziren lehen 45 minutuetan:
– Naia Petralandaren bi erremate korner banatan
– Albaren bi txut areaz kanpotik
– Olaia Aguayoren erremate-saiakera bat areako ertzetik
Bigarren zatia
Askoz baino nagusiago izan ziren arren, larrabetzuarrek jo ta ke jarraitu zuten, inoiz ere erlaxatu gabe.
2-0ekoa 58. minutuan iritsi zen, Maddalenek ere egin zuen. Irantzuk aurrelaria bakarrik utzi zuen eta honek atezaina gainditu zuen erraztasunez.
Epaia 75ean iritsi zen Maddiren bitartez. Izan ere, Zarate, entrenatzailea, damu da gol aukera gehiago gauzatu ez zituztelako.
3-1 amaiera eta oso partida ona. Hemendik gora.
EGURRE URI!
Haizea Galarza, Itzi Díez, Iraitz (Olaia Aguayo 46’), Maite, June Bidaurratzaga (Maddi 63’), Marta (Zeiane 63’), Irantzu, Olaia Esparta (Naia Artetxe 80’), Naia Petralanda (Sare Galarza 80’), Alba, Maddalen