Lehen zatia
Uritarrari kosta egin zitzaion aukerak sortzea, baina oso eraginkorra izan zen eta izan zituenetan asmatu zuen.
Estrategiako jokaldiak izan ziren etxekoen aliaturik onenak. Eñauten lehena korner batean iritsi zen.
Bigarrena, Gorka Apraizek egina, eta hirugarrena, Aspuruk egina, antzekoak izan ziren, hegaletatik egindako bi erdiraketen ostean.
3-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Larrabetzukoak hobeto zelairatu ziren, baina partidak ez zuen erritmorik izan.
Eñautek eta Oier Perezek markagailuko aldea handitu zuten 5-0eraino.
EGURRE URI!
Lander Undabarrena, Eñaut, Melendo, Mikel Uribe, Ahetze (Jon García 79’), Aritz (Oier Salguero 73’), Iker Larrea, Oier Pérez (Julen Barrios 67’), Aspuru (Asier Arevalillo 67’), Enaitz, Gorka Apraiz (Oier Gaztelua 73’)