Lehen zatia

Partidua arin bideratu zuten neskek. 8. minutuan Kelenek lehen gola sartu zuen.

Aurkariek intentsitate handia sartzen zuten kontra-erasoetan eta Haizeak hainbat geldiketa on egin  behar izan zituen porteria hutsik mantentzeko.

Kelenek berriro eta Izadik emaitza handitu zuten atsedenaldia baino lehen.

0-3 atsedenaldian

Bigarren zatia

Emaitzaren ondorioz partiduaren erritmoa jaitsi zen. Bigarren zatia hasi bezain laster Naiak gola egin zuen.

Etxekoek ez zituzten besoak guztiz jaitsi eta kontra-eraso baten gol bat sartzea lortu zuten.

Aipatu behar dugu Lur, gure infantileko jokalariak, bere lehen gola sartu zuela ikutu zuen lehen baloian. Kelenek hirugarren gola sartuko zuen partiduarekin bukatzeko.

1-6 amaieran

EGURRE URI!

Haizea, Jare (Sare 57’), Izadi, Lucía, Elaia, Kelen, Laida, Yun, Naia (Lur 48’), Nerea, Malen