Lehen zatia

Gutxiagotik gehiagora joan zen etxekoen partidua.

Lehenengo aukeran talka baten ondorioz haien atezain bakarra aldatu egin behar izan zuen Biak Batek.

Hortik aurrera partida bideratu zuen Uritarrak. Sareren erdiraketa bikain baten ondorioz Naiak buruz bultzatu zuen baloia atera, 1-0.

Bigarren zatia

Oso ondo hasi zuten neskek bigarren zatia, hainbat aukera on sortuz pase konbinaketen bitartez. Izadik baloi bat lapurtu eta bigarren gola sartu zuen area kanpotik jaurti ondoren.

Ez zen nahikoa izango Biak batek 5 minutu geroago penaltiz emaitza murriztu egingo zuelako. Aldaketek taldea indartu zuten berriro eta Kelenen golak partidua lasaitu zuen Jareren baloi luze bat jaso ondoren. 3-1.

Etxekoen partida ona eta garaipen garrantzitsua sailkapenaren erdialdean mantentzeko.

EGURRE URI!

Haizea, Izaro, Jare, Lucía, Haizea Serrano, Izadi, Naia, Elaia, Sare, Nerea (Malen 65’), Yun (Kelen 65’)