Lehen zatia

Uritarraren lehen zatia kaxkarra, sakontasun gutxirekin eta Somorrostro-ren menpe.

Ez ziren bi taldeetako 45 minutu ikusgarriak izan, baina egia da aukera argienak etxekoenak izan zirela. Bereziki Mayordomo-rena, zeinen jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan zena.

Petronorrek babestutakoak aurreratu egingo ziren jokaldi nahiko bitxi batean, errebote eta defentsa sendotasun ezaren ondoren. Ugaitz, balizko jokoz kanpoan, atzera eman zion pasea Marcori eta honek gola ia negarrez sartu zuen.

1-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Sistema aldaketa, jokalari bien aldaketa eta jarrera eta gaitasun aldaketa bisitarien aldetik bigarren zati honetan.

Erraz eta arintasunez iristen hasi zen aurkariaren areara. 67. minutuan Anaitzek berdinketa lortu zuen. Lekerikak filtratutako pase on baten ondoren, 1-1a sartu zuen.

Hamar minutu geroago, Iker Izak baloi bat aprobetxatu zuen, area txikian bakarrik geratu zena, Eder fusilatzeko eta Larrabetzukoentzat 1-2a egiteko.

Zoritxarrez, tokikoek berdinketa lortu zuten partidua amaitzeko 5 minutu falta zirela. Mayordomok gol bikaina egin zuen area barruan hainbat errekorte eginez eta baloia eskuadrara bidaliz.

2-2 amaieran

EGURRE URI!

Alaio, Inhar (Anaitz 46’), Wyatt (Markel Díaz 46’), Polli, Iker Iza, Leke, Hodei, Calero, Oiermu (Enzo 89’), Totorika (Julen 87’), Jon Martín (Jonlo 83’)