Lehen zatia

Uritarraren hasiera oso ona izan zen. Gosez, aurkaria baino hobea izateko gogoz. Maila oso altua. Horren ondorioz, Kepa bisitariak aurreratu zituen korner batean burukada on batekin.

Agian urduritasunagatik, agian aurkariaren nagusitasun fisikoagatik, partida parekatu egin zen. Tokikoek ohikoa baino baloi gehiago jokatu zituzten luzean eta gainera Jon Landa goian ez zegoen, aireko joko horretara ohituta dagoena.

30. minutuan, Mungiak berdindu zuen izan zuen aukera bakarrean. Bere izenak dioen bezala, Lucky-k zorte handiz sartu zuen bere jaurtiketa bati Aitzolek egindako geldiketa on baten errebotea aprobetxatuz.

1-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Entrenatzaileek, Iza eta Sagas, taldeari eskatu zioten konplexua eta urduritasuna kentzeko eta ohikoa den bezala jokatzeko. Esan eta egin. Bigarren zatian benetako errezitaldia eman zuten.

Eritzek 1-2koa sartu zuen boleaz, bigarren zutoinera botatako falta baten ondoren. Mungiari berreskuratzeko denborarik eman gabe, Larrabetzuk hirugarren gola sartu zuen antzeko moduan, Izeiren bitartez.

Gorka Apraizek 1-4 definitiboa egin zuen 78. minutuan antzeko jokaldi batean. Erdiraketa area barrura, defentsa baten akatsa baloia urruntzerakoan, Kepak buruz bigarren zutoinera egindako asistentzia eta Gorkaren gola.

Hemendik amaierara arte partida gehiegi berotu zen, tokikoen hainbat sarrera itsusirekin eta Luckyren kanporaketarekin, gure jokalari bati ukabilkada emateagatik.

Larrabetzuko zale kopuru handia nabarmendu nahi dugu, taldeari sekulako animoak eman zizkiona eta konportamentu eredugarria izan zutenak.

1-4 azken emaitza

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Ahetze (Aritz 86’), Melendo (Iker Larrea 81’), Mikel Uribe, Oinatz, Izei, Gorka Apraiz, Kepa (Oier Pérez 81’), Asier Aspuru (Enaitz 75’), Eritz, Unai Ibáñez (Jon Landa 75’)