Lehen zatia
Uritarraren hasiera ona, intentsu une oro. Hegaletatik etorritako aukerak ugariak izan ziren.
Horrela iritsi zen lehen gola, Eritzek egina, 6. minutuan. Bolea itzela. Egia da taldea gero lauegia izan zela.
Bigarren gola atsedenaldiaren aurretik izan zen. Aritzek baloia lapurtu, Aspururi eman eta azken honek asistentzia izugarria eman zion Eritzi, atezainaren aurka bakarrik utziz.
2-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Taldea beste bat izan zen, nagiak atera zituen. Eritzek bere hat-trick partikularra egin zuen 60. minutuan penaltiz.
Aspuruk taldearen laugarrena egin zuen, “barrura eta kanpora” egindako jokaldi on baten ondoren. Kepak antzeko moduan egin zuen bostekoa, Oiertxiren pase on baten ondoren.
Pena bat taldeak gol bat jasotzea azken momentuan
5-1 amaieran
EGURRE URI!
URITARRA: Aitzol, Ahetze, Mikel Uribe, Melendo, Aritz (Kepa 60’), Gorka Apraiz, Unai Ibáñez (Enaitz 60’), Eritz (Oier Salguero 71’), Aspuru (Iker Larrea 71’), Jon Landa (Oier Gaztelua 64’)