Lehen zatia

Taldeak denbora behar izan zuen zelaiaren baldintzetara egokitzeko, ez baitago belar naturaleko soropilean jokatzera ohituta.

Uritarra B aurreratu zen Unai Alonsoren bitartez Koldok ateratako korner batean. Baina, hobekien zegoenean, etxekoek berdindu egin zuten. Unai Alonsok bigarrena barkatu ondoren, Bakiok berdinketa lortu zuen Joseba Garayren jaurtiketa batekin, Oleak defenditutako zutoinari itsatsita.

Atsedenaldira iritsi aurretik etxeko atezainak geldiketa bikaina egin zion Unai Alonsok buruz egindako erremateari.

1-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Hasi eta berehala, Bakioren bigarren gola (bisitarien aukera argi baten ondoren). Eta ia jarraian, Julen Pujol kanporatu zuten, hamar minutu baino gutxiagoan bi txartel hori ikusita.

Kanporatzeak eragindako falta horretan, Lander Larraurik 3-1ekoa egin zuen.

Taldea saiatu zen 2 punta jarriz, baina ezin izan zen.

3-1 finala

EGURRE URI!

Olea, Lander (Pablo 58’), Telu (Eder 70’), Markel Pujol, Eneko (Badillo 79’), Arana (Unai Gil 70’), Igle, Koldo, Peru, Unai Alonso (Txakar 79’)