Lehen zatia
Taldearen lehen zati ona, baina golei dagokienez saririk gabe.
Uritarrak bazekien Ibarsusi aurkari serio eta ordenatua zela eta lehenengo segundutik kontzentratuta atera zen.
Aukerak alde guztietatik iritsi ziren: urruneko jaurtiketak, albotik egindako erdiraketak, erremateak erdihutsean… bazirudien ez zela eguna etxekoen golari begira. Hori bai, defentsiboki ez zuten ezer sufritu.
0-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Uritarrak azkenean burugogorkeriaz irabazi zuela esan daiteke.
Hainbesteko tematia izan zuen bere saria, eta taldeak aurrea hartu zuen 57. minutuan. Eritzek maisuki ateratako kornerra (ikaragarria Lezamakoa arratsalde osoan) eta Melendok eskuadrara bidali zuen buruz egindako errematea. Titan bat bezala sartu zen.
15 minutu geroago Aspuruk partida erabakita utzi zuen Ahetzeren erdiraketa bikaina plantxan errematatuta. Hain zuzen ere, iruindarrak gol-zaparrada batekin itxi zuen emaitza, jaurtiketa oso indartsu baten bidez, atezaina ia ate barrura sartuz.
3-0 amaieran
EGURRE URI!
URITARRA: Aitzol, Ahetze (Iker Larrea 86’), Melendo (Eñaut 80’), Mikel Uribe, Oinatz, Izei, Gorka Apraiz (Aritz Alonso 86’), Kepa (Unai Ibáñez 54’), Aspuru (Enaitz 80’), Eritz, Jon Landa