Lehen zatia
Lehen zatia aireko baloi askorekin, lehia handiarekin, futbola gutxirekin.
Defentsa mailan, Uritarra bikain aritu zen eta ia ez zien Ondarroako taldeari Goiriren ateara hurbiltzen utzi.
Jonlok izan zituen Larrabetzukoen lehen zatiko 3 aukera garbienak, baina defentsak zuzen aritu ziren.
0-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Bisitariek Uritarra 10 jokalarirekin zegoela baliatu zuten aurreratzeko. Wyatt apur bat bigun egon zen lehian eta aurrelariak baloia lapurtu zion, atzera pasea eman eta Filippinik 0-1ekoa egin zuen.
Markelen sarrerak partida aldatu zuen. Bere saiakera guztietan arriskua sortu zuen.
75. minutuan berdinketa iritsi zen. Azkar atera genuen falta bat, Hodeik bandara ireki zuen, Markelek areara karamelu bat jarri zuen eta Calero agertu zen buruz errematatzeko. Bai, ondo irakurri duzue, Calerok buruz sartu zuen gola.
1-1 amaieran
EGURRE URI!
Goiri, Lega, Wyatt (Iker Iza 61’), Leke, Gonzalo, Ful, Hodei, Oiermu (Kerman 86’), Peru (Julen 73’), Calero, Jonlo (Markel 61’)