Lehen zatia

Hasiera ona izan zuen Uritarra B-k, aurkariaren presiotik erraz irteten baitzen. Hasi eta berehala, atezain bisitariak geldiketa bat egin zion Peruren erremate bati eta beste bat Txakarren erremate bati.

15. minutuan, etxekoak aurreratu ziren Peruk korner batean buruz egindako erremate baten bidez. Gol honek sistemaz aldatzera behartu zuen Bermeo B.

Peruk markagailuko errenta handitu zuen Txakarren pase on baten ondoren egindako jaurtiketa gurutzatu batekin.

2-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Unai Gilek, atsedenaldian sartu ondoren, hirugarrena sartu ahal izan zuen boleaz. Atezainaren beste geldiketa bikain bat.

78. minutuan iritsi zen partidako zorigaiztoko jokaldia. Olea, Unai Simonen antzera, trabatu zen baloia oinetan zuela, eta bisitariek 2-1ekoa egiteko aprobetxatu zuten.

Zoritxarrez, amaieratik gertu bermeotarren berdinketa iritsi zen. Alboko sakea, aldaratze batzuk, filialak baloia aldentzen asmatu ez eta aurrelariak eskuadrara bidali zuen baloia.

2-2 azkena

EGURRE URI!

Olea, Aitor, Markel, Pujol (Telu 85’), Txuso, Eder, Eneko (Igle 72’), Arana, Pablo (Unai Gil 46’), Peru, Txakar (Unai Alonso 78’)