Lehen zatia
Uritarraren partida kaskarra Getxon, erasoko ekoizpen eskasarekin eta defentsan egindako hiru akats larrirengatik zigortuta.
Etxekoek 12. minutuan aurreratu ziren modurik errazean. Ateko sakea, orrazkera, baloia espaziora eta Iker Álvarez bakarrik aurkeztu zen Alaioren aurrean. Atezaina driblatu eta gola.
Hortik aurrera, partida erabateko ezer ezan igaro zen, lehen zatiko azken jokaldian Alaio mirari moduan esku bat atera behar izan zuen arte, Maka-ren erremate bati geldiketa bikaina eginez.
1-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Alaiok partidan mantendu zituen bisitariak, meritu handiko 2-3 geldiketekin.
Bizitzako gauzak, Uritarra ondoen zegoen unean eta abagune arriskutsu pare bat izan zituen unean iritsi zen etxekoen bigarren gola. Polliren galera baloiaren irteeran, kontreraso azkarra eta Torralvoren gola.
Gol hori gainditu ezinezko harlauza izan zen. Koldok buruz burukoa izan zuen 85.ean, Getxotarrei beldurra sartuko ziena, baina ez zen eguna izan.
Partidako azken jokaldian bisitariek azken 3-0ekoa jaso zuten.
EGURRE URI!
Alaio, Ful, Polli, Leke (Jon Martín 71’), Wyatt, Calero, Hodei, Julen (Enzo 62’), Anaitz (Lega 46’) (Gon 52’), Koldo, Jonlo (Markel 46’)