Lehen zatia

Balmaseda nagusi izan zen lehenengo ordu erdian. Uritarrak baloi asko galdu zituen barrutik eta horietako batean gola jaso zuen. Gol ederra zelai erditik.

Bisitariek berdindu zuten 30. minutuan Madalenen gol bati esker. Baina esan daiteke basamortu batean oasi bat izan zela.

1-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Tokikoek aurreratu ziren korner batean, jokalari batek hainbat aldaratze eta errebote aprobetxatu ondoren area barruan.

Uritarrak ez zuen bere hegaletako potentzia ustiatu. Baina hobeto zegoenean, Haizea Galarza kanporatua izan zen, ustez, area kanpoan baloia eskuz hartzeagatik. Baina benetan Haizea area barruan pare bat metrora zegoen.

Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, Larrabetzukoek bere aukerak izan zituzten, baina ezin izan zen.

2-1 amaieran

EGURRE URI!

Haizea, Zeiane (June 81’), Iraitz, Maite, Itzi Díez, Irantzu, Olaia Esparta, Marta (Olaia Aguayo 70’), Alba, Madalen (Libe 70’), Maddi