Lehen zatia

Partida nahiko zakarra, itsusia ere esan liteke. Baloia gehiago egon zen airean, belar gainean baino.

Bi taldeetako erdilariak lepo-minarekin amaitu zuten, baloia goitik pasatzen ikusteagatik.

Unai Gil eta Pablok izan zituzten tokikoen aukerarik garbienak, baina ez zuten asmatu.

0-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Hasi bezain laster, Amorebieta C-k ez zuen etxekoen akatsa baliatu.

Bigarren zatiko aipagarriena Peruren buruz egindako errematea izan zen, atezainaren eskuetara zuzenean joan zena.

0-0 amaieran

EGURRE URI!

Olea, Telu (Aitor 62’), Markel Ateca (Pujol 80’), Ortu, Lito, Eder, Eneko (Igle 62’), Txakar (Arana 80’), Pablo, Koldo (Peru 71’), Unai Gil