Lehen zatia
Larrabetzukoen hasiera ona. Oso ondo kokatuta eta goian presionatzen. Hasi bezain laster, Maddik eta Albak bi aukera garbi huts egin zituzten.
20. minutuan arratsaldeko lehen gola iritsi zen, Maddik egina. Eta konturatu gabe, taldeak atzera egin zuen eta gehiago defendatzeari ekin zion.
Etxekoek 40. minutuan berdindu zuten falta batez sartutako golazoarekin, baina aurretik zutoinari eman zioten.
1-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Taldeak berriro goian presionatu zuen partidaren hasieran bezala eta aurkaria baino askoz hobea izan zen.
Madalenek garaipenaren gola egin zuen, baina markagailua zabalagoa egiteko aukera ugari izan zituzten zerutarrek.
Beraz, partidako minutuak sufritu behar izan zituzten, eta Paula agertu zen esku salbatzaile bat ateratzeko.
1-2 amaieran
EGURRE URI!
Paula, Zeiane, Irantzu, Maite, Itzi Díez, Marta, Olaia Aguayo (Olaia Esparta 77’), Naia, Maddi, Madalen (Irati Garzón 87’), Alba