Lehen zatia

Errebale-n porrot gogorra, batez ere iritsi zen moduarengatik.

Uritarra baloia eskuratzeko erabaki irmoarekin atera zen eta lehen 30 minutuetan aukera garbienak izan zituen. Anaitzek 2-3 abagune izan zituen Larrabetzukoak markagailuan aurreratzeko.

34. minutuan iritsi zen partida aldatu zuen jokaldia. Calerok, aurkaria ikusi ez zuena, hanka altxatu zuen baloia kontrolatzeko eta nahi gabe Peña ukitu zuen. Epaileak Usansolokoa kanporatu zuen.

Taldeak atzera pauso txiki bat eman behar izan zuen atsedenaldira arte, Erandioren nagusitasun numerikoaren aurrean indarrak gorde behar zituela jakitun.

0-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Nagusitasun hori ez zen halakoa izan bigarren zatia osoan zehar. Etxekoek ondo defendatu zuten eta ahal zuten neurrian ordena eta irizpidearekin erasoan aritu ziren.

Ful-en jaurtiketa bat gutxigatik kanpora joan zen eta Oiermuren beste bat atezainaren eskuetara zuzenean joan zen.

78. minutuan partidako beste jokaldi zoritxarrekoa iritsi zen. Zelai erdian kontrako falta azkar bat atera zuen Erandiok. Defentsako despiste batek Patrik Goiriren aurrean bakarrik jarri zuen, eta Goirik aurreratzen saiatu zenean lurrera bota egin zuen. Patrik berak penaltia sartu zuen.

Azken minutuak Uritarraren ahalegin eta sakrifizio erakustaldi bat izan ziren, baina ez zuten berdintzea lortu.

0-1 amaiera

EGURRE URI!

Goiri, Lega, Ful, Polli, Durán, Hodei (Kerman 86’), Calero, Anaitz (Peru 75’), Oiermu, Toto (Wyatt 34’), Jon Martín (Koldo 75’)