Lehen zatia

Taldearen lehen 10 minutu txarrak izan ziren, partidaren irakurketa ona gabe. Izan ere, Indartsuk baliatu zuen 0-1 egiteko.

Larrabetzukoek 17. minutuan berdindu zuten, Olaia Aguayok jokaldi kolektibo ona amaituz.

Berdinketa horren ostean, lehen zatiko azken laurdena desegokia baino desegokiagoa izan zen. Taldeak ez zuen ulertu ezin zuela hainbeste espazio utzi bere bizkarrean.

1-2 atsedenaldian

Bigarren zatia

Basaurikoek markagailua handitu zuten 64. minutuan. Esan behar da partida osoan nagusi izan zirela.

Madalenek 2-3koa egin zuen 90. minututik gertu, baina ez zen nahikoa izan berdinketa lortzeko nesken azken ahalegin handia gorabehera.

2-3 amaieran. Hurrengo partidetarako ikasi behar da.

EGURRE URI!

Haizea Galarza, Zeiane (Ainara Basaras 90’), Iraitz, Aitana (Itzi Díez 46’), Maite, Olaia Aguayo (Madalen 72’), Marta (Libe 46’), Olaia Esparta (Miren Libe 87’), Alba, Maddi, Irantzu