Lehen zatia

Hirugarren urtez jarraian, partida Balmasedan egun hotz eta euritsu batean eta zelaia baldintza kaskarretan.

Uritarra intentsu egon zen partida osoan zehar, baina azken partiduetan gertatu den bezala, zorteak ez zuen lagundu. Calerok gora bidali zuen jaurtiketa bat (bakarrik zegoen penalti puntuan) eta Koldori defentsak aurrea hartu zion Jon Martínen erdiraketa ona errematatzera zihoanean.

42. minutuan, Balmasedak partidako gol bakarra egin zuen. Añibarrok txilenaz errematatu zuen Zuluagak bere zelaitik bidalitako falta bat. Gol ikusgarria. 1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bigarren zatia Uritarraren nahi eta ezin bat izan zen.

Tokikoek defendatzera bakarrik dedikatu ziren eta bisitariek, modu guztietan saiatu arren, ezin izan zieten ia kalterik egin.

Jokaldi guztiak azken unean defentsek urrunduta amaitzen ziren.

Aranak izan zuen Larrabetzukoen abagunerik argiena. Lehen zutoinetik markarik gabe errematatu zuen buruz, baina bere burukada gora joan zen.

1-0 amaieran.

EGURRE URI!

Goiri, Lega, Polli, Gon (Koldo 26’), Wyatt, Hodei (Eneko 88’), Calero, Anaitz (Durán 75’), Oiermu, Totorika (Arana 88’), Jon Martín