Lehen zatia
Partida maldan gora jarri zitzaion Uritarrari lehen minutuen ondoren. Gernika B-k zelai erdian egindako lapurreta baliatu zuen markagailuan aurrea hartzeko.
Hortik aurrera, Uritarra ez zen gai izan erabat menderatzeko eta arrisku handiegia sortzeko.
0-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Lehenengoaren oso antzekoa. Hala ere, egia da Uritarrak aukera argia izan zuela korner batean, eta ezin izan zuen asmatu zenbait erreboteren ostean.
Ia jarraian, bisitariek ia partida hil zuten bigarrena eginez. Azkenean, hirugarrena egin zuten.
0-3 amaiera.
EGURRE URI!
Lander Undabarrena, Kemen (Kimetz 54’), Enaitz, Julen Bagan, Lander Tejera (Asier Rola 54’), Ximun, Maiu, Unai Mandaluniz, Jason (Peru 68’), Iker Sánchez (Axel 41’), Peio (Unai Ors 73’)