Lehen zatia
Haizeak asko baldintzatu zuen partida. Zoritxarrez, Uritarrari partidaren zati handi bat haizearen kontra jokatzea tokatu zitzaion.
Bi taldeek joko zuzenago baten aldeko apustua egin zuten. Baina bisitariek ondo konbinatzea lortu zuten jokaldi batean Txakarren gola iritsi zen. Aitorren erdiraketa bikaina eta Erandiokoak buruz egindako erremate ederra, baloia zutoin luzera gurutzatuz.
Baina ia jarraian, etxekoek berdindu egin zuten. Iñigoren erdiraketa pozoitu zen eta Sagasen eskuadratik sartu zen.
1-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Partidak antzera jarraitu zuen. Oso pase gutxi eta baloi luze gehiegi.
Unai Alonsok aukera paregabea izan zuen Pabloren erdiraketa bikain baten ostean. Dena alde zuela, bilbotarrak ez zuen errematatzen asmatu.
Barkatzen duenak ordaintzen duenez, Derio B-k gola sartu zuen une horretatik gutxira. Pujolen urruntze saiakera bat ere pozoitu egin zen eta Larrabetzukoak bere atean sartu zuen gola.
Oraingoan Uritarrak ia hurrengo jokaldian berdindu zuen. Jokaldi bikaina hegaletik, Txusoren erdiraketa oso ona, Aranaren errematea, atzelaria lerroaren azpitik urrundu nahian, baina erdilaria guztiarekin joan zen eta baloia sarera sartu zuen.
2-2 amaiera
EGURRE URI!
Sagas, Aitor, Markel Ateca, Pujol, Txuso, Eneko, Arana, Txakar (Aimar 81’), Pablo (Lito 81’), Koldo, Unai Alonso (Lander 73’)