Lehen zatia

Partida erabakita geratu zen 25 minututan.

Hiru aldiz taldeak aurkarien defentsen bizkarra aurkitu zuen, 3 gol. Aspuru (birritan) eta Jon Landak egindakoak.

Markagailua handiagoa izan zitekeen, baina etxekoak ez ziren fin ibili.

3-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Ez zen urteko bigarren zatirik onena izan. Landak gol bat gehiago sartu zuen bere kontu partikularrean eta partida 4-0ekoarekin bukatu zen.

Ez dago nabarmendu dezakegun beste zeozer.

Taldeak galdu gabe eta partida onak egiten jarraitzen du.

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Alberdi, Eñaut (Iker Larrea 46’), Mikel Uribe, Oinatz, Izei, Aritz, Eritz (Enaitz 46’), Aspuru (Urko 61’), Oiertxi (Oier Pérez 61’), Jon Landa (Julen Barrios 61’)