Lehen zatia
Uritarraren partida tamalgarria. Gatika nagusi izan zen hasieratik amaieraraino eta ez zien aukerarik eman Larrabetzukoei.
Bisitariek etxekoak ezustean harrapatu zituen 3 zentraleko sistemarekin jokatuz eta 5. minutuan aurreratu ziren. Kikek aldaratze bat baliatu zuen, Alaiok Karkamori geldiketa bikain bat egin ondoren
Hortik 5 minutuetara Gatikak bigarrena egin zuen, Karkamok Asier Iza eta Polliren arteko elkar ulertze falta aprobetxatuz.
Amaitzeko, Larrabetzuko taldeak gol bat jaso zuen korner batean lehen zatia bukatzear zegoenean. Ivan Echaberen gola.
0-3 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Uritarrak sistemaz aldatu zuen, baina kosta egin zitzaion egokitzea. Bigarren zatiko lehen 15 minutuetan, bisitariek errenta handitzeko aukera ere izan zuten.
Apurka-apurka, Calero eta Totorikaren hainbat ekintzari esker, etxekoek aukeraren bat sortu zuten. Gernikakoak buruz errematatu zuen 68. minutuan Usansolokoaren erdiraketa eta baloia sarera bidali zuen. 1-3.
Baina jarraian, Gatikak partida erabakita utzi zuen, Kikeren beste gol batekin. Bere jaurtiketa pozoitu egin zen defentsa batean jo ondoren.
1-4 amaiera.
EGURRE URI!
Alaio, Lega, Polli (Gorka Apraiz 73’), Asier Iza (Julen Pujol 46’), Totorika, Ful (Julen García 68’), Hodei, Calero, Anaitz (Txeme 60’), Kerman (Oiermu 60’), Jon Martín