Lehen zatia
Etxekoen lehen zatia ona izan zen, baina sufritu egin zuten Adiskideak taldeak defentsen bizkarrera baloi bat bidaltzen zuen bakoitzean.
7. minutuan, Yunek Uritarra aurreratu zuen Izadiren erdiraketa bikain baten ondoren. Bisitariek berdinketa lortu zuten ia jarraian.
Handik gutxira, 20. minutuan, Kelenek egin zuen Uritarraren bigarren gola. Meritua Leizuriren erdiraketari ere.
2-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Sarek hirugarrena egin zuen Izadiren pasea jaso eta bi aurkari driblatu ondoren.
Baina partidu lasairik ez dagoenez, Ollarganekoek aldea murriztu zuten.
Zorionez, markagailua ez zen partida amaitu arte mugitu.
3-2 amaiera
EGURRE URI!
Haizea, Jare, Lucía, Izaro (Naia 41’), Haizea, Elaia, Leizuri, Izadi, Sare, Yun (Malen 74’), Kelen