Lehen zatia
Lider beldurgarria Larrabetzura iritsi zen. Baina Uritarra B taldeak erakutsi zuen zergatik dagoen joera positiboan.
Lehen zatian aurkaria ito zuen presio handiarekin eta, gainera, eraginkorra izan zen golari begira.
2. minutuan, Peruk etxekoak aurreratu zituen, buruz egindako erremate ikusgarri batekin. Txusoren erdiraketa kanelita izan zen.
Txusok berak penaltiz sartu zuen gola 38. minutuan eta 2-0ekoa jarri zuen markagailuan. Hori bai, handik gutxira Basaurikoek aldea murriztu zuten talde jokaldi bikain baten ondoren.
2-1 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Gure filialak presio handia egiten jarraitu zuen, baita fisikoa ahultzen hasi zenean ere. Bisitariak, baloia jokatuta ateratzen adituak, ez ziren eroso egon partida osoan zehar.
Egia da irtetea lortu zuten bakoitzean gol aukera oso argiak sortu zituztela. Batez ere azken minutuetan izan zuten abagune batean. Lehenengoz, baloia zutoinera eta aldaratzea Julen Pujolek atera zuen buruarekin baloia lerroa zeharkatzeko zorian zegoenean. Heroia.
Atzoko ahalegina eta jarrera bikainak izan ziren. Titularrena, ordezkoena, deitu gabekoena…
Partida itsusi samarra bihurtu zen. Epailea nahastu egin zen eta Aitor eta Unai Gil kaleratu zituen protesta egiteagatik.
2-1 eta morala hartzeko garaipena.
EGURRE URI!
Sagas, Telu (Pablo 75’), Markel Ateca, Julen Pujol, Txuso, Eneko, Igle, Arana, Peru, Koldo, Unai Gil (Unai Alonso 83’)