Lehen zatia

Ugao nagusi izan zen partidaren hasieran, eta abagune arriskutsuren bat izan zuen.

Hala ere, Uritarra B-k aurrea hartu ahal izan zuen Pablori egindako penalti baten bidez. Peruk langara bidali zuen baloia.

Bisitariak nagusi izan ziren une horretatik aurrera. Joko zuzenegi batekin, hori bai.

0-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Peruk eta Unai Gilek bi aukera izan zituzten lehen gola egiteko, baina biei kendu zieten baolia azken momentuan.

Oleak parte hartu behar izan zuen etxekoen jaurtiketa on bat gelditzeko.

Argi zegoen asmatzen zuen lehenak irabaziko zuela partida. Eta egin zuena Txuso izan zen, atezainaren aldetik faltaz sartutako gol on batekin.

0-1 amaiera eta bigarren garaipena jarraian.

EGURRE URI!

Olea, Aitor, Ortu (Markel Ateca 46’), Pujol, Txuso, Eneko (Txakar 89’), Iglesias, Arana, Peru, Pablo (Telu 93’), Unai Gil (Badillo 80’)