Lehen zatia

Garaipen handia beti zaila den zelai batean.

Uritarrari kosta egin zitzaion soropilaren egoerara egokitzea, pixka bat biguna baitzegoen. 10. minututik aurrera, bere ohiko jokoa egiten hasi zen eta erdiraketa asko bidali zituen hegaletatik, baina errematatu barik.

Lehen zati bi aldi nabarmentzearren:

– San Pedroren ia autogol bat

– Jon Martinen bolea Hodeiren erdiraketa batean eta atezainaren geldiketa ona

Ia azken jokaldian, Gaizka Hernandezek txartel gorria ikusi zuen Totorikari sarrera oso gogor bat egin ziolako. San Pedro 10 jokalariekin geratu zen.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Hasi eta berehala, Lekeren gola korner batean, buruz. Totoren erdiraketa bikaina. Jugada ensayada. Edozein entrenatzailek amestutakoa.

Etxekoak irauli egin ziren 10ekin egon arren. Uritarrak baino baloi gehiago eta erasoko presentzia handiagoa izan zuten.

Praktikoa izatea tokatzen zen. Larrabetzuarrek monoa jantzi zuten. Defentsan bigarren zatia ia perfektua izan zen, ia aukerarik gabe Sestaotarren aldetik.

Damutzeko, Las Herasen kanporatzea, bi txartel hori ikusi baitzituen.

0-1 amaiera

EGURRE URI!

Goiri, Wyatt, Polli, Asier Iza, Toto (Txeme 78’), Leke (Gorka Apraiz 82’), Ful, Hodei, Calero (Anaitz 55’), Oiermu (Julen García 82’), Jon Martín (Las Heras 82’)