Lehen zatia

Hasiera-hasieratik ikusi zen taldeak txipa aldatu egin zuela.

15. minutuan, bi hegaletatik egindako eraso ugarien ondoren, 1-0ekoa iritsi zen. Aitorren erdiraketa, Koldoren dejada eta Unai Alonsoren errematea ezkerrarekin.

30. minutuan 2-0ekoa iritsi ahal izan zen penalti baten ondorioz. Unai Alonsok huts egin zuen.

Aurkaria gora etorri zen eta Olea geldiketa bikoitza egitera behartu zuen.

1-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Hasi eta berehala, atezain bisitariak bibi geldiketa oso on egin zituen Unai Alonso eta Koldoren erremate banari.

63. minutuan, hainbesteko temaz iritsi zen saria. Koldok 2-0ekoa egin zuen aldeko korner batean.

Mamu zaharrak agertu ziren berriro azken minutuetan. Ia nola ez zekiela, Arizek bina berdindu zuen. Bigarren gola 91.ean izan zen, Koldok ia atezainik gabeko abagune bat huts egin ondoren.

Baina oraingoan zorteak irribarre egin zigun. Partidako azken jokaldian, Txusok jarri zuen falta batean, Unai Gilek buruarekin aurrea hartu zion atezainari eta Uritarra Bri garaipena emango zion 3-2koa egin zuen.

EGURRE URI!

Olea, Aitor (Telu 78’), Markel Ateca, Pujol, Lito, Eder, Arana (Iglesias 69’), Eneko (Txakar 69’), Pablo (Koldo 55’), Unai Alonso, Peru (Lander 78’)