Lehen zatia

Partida nahiko berdindua. Edonork irabazi ahal izan zuen.

Uritarra laugarren minutuan aurreratu zen. Pase luze Keleni, bere defentsatik joan, jaurti eta atezainaren aldaratzea jaso ondoren gola sartu zuen.

Hurrengo jokaldian Pauldarrak berdinketa lortu zuen. Kelenek etxekoak aurretik jarri zituen berriro 30. minutuan. Jaurtiketa bikaina area kanpotik.

Bisitariek erakutsi zuten zergatik diren hain onak, eta beste bi gol egin zituzten atsedenaldia baino lehen, nahiz eta nagusiago ez izan.

2-3 atsedenaldian

Bigarren zatia

Taldeak laster jaso zuen 2-4koa, baina ez zuen amorerik eman.

Kelenek aldea murriztu zuen faltaz sartutako gol eder batekin. Pauldarrak 10 jokalarirekin geratu zen falta horren ostean.

Nekea nabaritu zen, baina Sarek eta Laidak berdinketa lortzeko bi aukera ezin hobeak izan zituzten. Aurkariaren atezainaren eta zorte txarraren artean, gol hori ez zen iritsi.

Partida oso ona izan zen, taldea partidara zein baldintzatan iristen zen eta aurrean zuen aurkaria kontuan hartuta.

EGURRE URI!

Haizea, June Bidaurratzaga, Leizuri, Lucia, Yun, Izaro, Naia, Izadi, Sare, Kelen, Nerea