Lehen zatia
Lehen zatian Uritarra jaun eta jabe izan zen, baina, partida osoan zehar gertatuko zen bezala, ezin izan zuen golik sartu.
Larrabetzuarrek presio handiarekin ito zituzten bisitariak eta azkar irten ziren golaren bila, baina ez ziren fin ibili ez azken pasean ezta azken jaurtiketan ere.
Lehen 45 minutuetako aukerarik argiena azpimarratzearren, Calerok maisuki botatako falta bat, Asier Iza ez zen mirariz heldu.
0-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Futbolean gertatzen da bere nagusitasuna golekin erakusten ez duenak ordaindu egiten duela. Uritarrari pare bat aldiz gertatu zaio aurten.
50. minutuan ateratako falta lateral bati esker, Josu Perezek buruz sartu zuen gola. Une horretatik aurrera, nahi eta ezin aritu ziren lokalak, azken kontroletan ondo aritu ez zirenak.
Totok eta Anerrek ez zuten ondo kontrolatu aukera on pare batean. Baina argiena Fulen bolea eder bat izan zen. Imanolen geldiketa ikaragarria izan zen. Paradón.
Mosteirok partida erabakita utzi zuen 96. minutuan, kontraeraso batean.
0-2 amaiera
EGURRE URI!
Goiri, Lega, Leke, Asier Iza, Wyatt (Totorika 63’), Ful, Hodei (Aner 70’), Oiermu (Kerman 88’), Calero, Anaitz (Txeme 70’), Jon Martín