Lehen zatia
Taldearen bigarren partida aurten Iparraldean, Basurtoren aurkako partidaren oroitzapen ez hain onekin.
Uritarra laster aurreratu zen, 12. minutuan, Keparen bitartez. Atzetik hasitako jokaldi bikaina, Unai, Aspuru, Larrea eta Gorkaren arteko konbinazio bikainarekin.
Bisitariek askoz nagusiago ikusten zuten beraien burua, eta agian horrek ohi baino akats gehiago eragin zituen, baina akats horiek ez zuten ondoriorik izan.
0-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Partidak berdin jarraitu zuen. Erasoa besterik ez zuen buruan Uritarrak. Bigarren zatian joko zuzenagoa egin arren, golak jokaldi konbinatiboetatik etorri ziren.
Bigarren gola 63.ean heldu zen, Landak egina. Gol bikaina atezainari aurrea hartuz punta-puntakoa sartuz.
Aspuruk erabat erabakita utzi zuen partida 83. minutuan. Oso pase ona Gorka Apraizena. Bulgara..
Laugarrena Oier Perezek egin zuen, beste bulgara baten ostean.
EGURRE URI!
URITARRA: Aitzol, Ahetze, Melendo, Mikel (Eñaut 67’), Oinatz, Larrea (Oier Pérez 80’), Gorka Apraiz (Arevalillo 85’), Kepa, Aspuru (Oier Salguero 85’), Unai Ibáñez, Landa (Urko 80’)