Lehen zatia
Emaitzak adierazten duena baino partida zailagoa izan zen.
Maddik 2-0 aurretik jarri zuen taldea bi erremateren bidez. Bisitariek aldea murriztu zuten 30. minutuan gol olinpiko baten bitartez.
Maddik bere hirugarren gol partikularra sartu zuen (bolada onean dago Larrabetzukoa) eta taldea 3-1 joan zen atsedenaldira, lasaitasun sentsazio batekin.
Bigarren zatia
Adiskideak 3-2koa egin zuen 55. minutuan. Baina urduri jartzeko astirik gabe, Olaia Aguayok taldearen laugarrena egin zuen hiru minutu geroago.
Beste 3 gol heldu ziren, Itzik, Maddalenek eta Olaia Aguayok egindakoak. Aurkaria baino askoz nagusiago izan ziren etxekoak partida osoan zehar, baina ez zen erraza izan.
Entrenatzailearen haserrerako, etxekoek azken gola jaso zuten gehiegi erlaxatzeagatik erlaxazioagatik.
3-2 amaiera
EGURRE URI!
Haizea Galarza, Zeiane, June, Ainara Basaras, Itzi Díez (Alba 72’), Marta, Olaia Aguayo, Maddi, Naia Petralanda (Libe 55’), Maddalen (Paula 72’)