Lehen zatia

Uritarra nagusi izan zen partida osoan zehar, erasoari zein defentsari dagokionez.

Etxekoak 10. minutuan aurreratu ziren Kelenen bitartez Laidaren asistentzia bikainaren ondoren. 10 minutu geroago, Izadik 2-0ekoa egin zuen baselina eder batekin.

3-0ekoa eta 4-0ekoa ere Kelenek egin zituen. Lehenengoa bere buruari egindako penalti bat sartuz, eta bigarrena Sareren pase bikain bat jaso ondoren.

Berri-Otxoak bi aldiz murriztu zuen aldea atsedenaldia iritsi aurretik eta 4-2 arriskugarri batekin jarri zen.

Bigarren zatia

Taldea ez zen erlaxatu eta errenta handitzea lortu zuen.

5-2koa Leizurirena izan zen, gol ikusgarria eskuadratik. Kelenek seigarrena egin zuen handik gutxira (laugarrena bere kontu partikularrean), Luciaren lapurreta eta Juneren pase ona jaso ondoren.

Azken gola partida amaitu 20 segundora iritsi zen. Izadik ateratako kornerra ia zuzenean sartu zen atean.

EGURRE URI!

Nerea (Haizea Renovales 46’), Jare Azkona, Lucía, Laida Galarza, Haizea Serrano, Leizuri, Naia Artetxe (June Bidaurratzaga 46’), Izadi, Sare Galarza, Yun, Kelen (Malen 55’)