Lehen zatia
Partida honek ezin hobeto islatzen du dinamika negatibo batean zaudenean dena gaizki ateratzen zaizula.
Uritarrak min handia egin zuen partidaren hasieran, zuzen jokatuz. Izan ere, Peruk eta Unai Alonsok bi aukera oso garbi huts egin zituzten, partidaren bilakaera alda zezaketenak.
27. minutuan Otxarkoagak gola egin zuen izan zuen lehen abagunean. Baloia defentsaren bizkarrera, Ortu eta Sagasen arteko ulermen falta, eta gola.
Taldea grogi geratu zen minutu batzuetan zehar, baina errekuperatu egin zen. Koldok gol eder batekin itxi zuen lehen zatia, etxeko atezaina driblatuz.
1-1 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Bisitariak ziztu bizian atera ziren. Peruk ezin izan zuen Koldoren erdiraketa on bat aprobetxatu.
67. minutuan, zelain erdian izandako galera baten ondorioz, etxeko aurrelaria Sagasen aurka bakarrik geratu zen eta 2-1ekoa sartu zuen.
Partida amaitu arte, Uritarra Bk denetariko merituak egin zituen berdinketa lortzeko. Enekok, Ortuzarrek eta Unai Alonsok partida berdintzeko aukerak izan zituzten, baina ezin izan zuten sartu. Konfiantza kontua da.
Porrota 2-1. “Borrón y cuenta nueva” egin behar da.
EGURRE URI!
Sagas, Aitor, Ortu, Pujol, Txuso (Pablo 62’), Eneko (Unai Gil 80’), Badillo (Eder 62’), Arana, Koldo, Peru, Unai Alonso